Aizkorri Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da, Gipuzkoan kokatua, Arabako mugatik hurbil. Nahiz eta mendilerroari izena eman dion, 1.528 metro garai delarik, ez da Aizkorriko mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1.551 metrorekin.
Bere haitzezko talaia batean duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori, hainbatetan Zegamara edo Araiara eraman zuten arren, beti atzera Aizkorrin agertzen zen. Wikipedia ()